Nire ustez, proiektuen ikasgaia, ditugun ikasgai guztien lotura eratzen duen ikasgaia da. Arkitektura ikasle gehienei, jakinmina piztea lortzen duen ikasgaia.
Horregatik, uste dut, ikasgai dinamikoa izan behar dela, gai desberdin asko jorratzen dituena. 4. mailan egotegatik, uste dut baditugula arkitekturari buruzko nozio basiko gehienak. Horregatik, pentsatzen dut ez dela gai konkretu batean arreta gehiegirik jarri behar eta ikasle bakoitzak, ikasgaia gustokoen duen arlora eraman ahal izatea interesgarria izango litzatekeela.
Zuzenketak egiteko modua, eztabaida gaia izan ohi da. Nire ustez, interesgarria da, proiektuak, klasean erakustea, guztiontzat interesgarriak diren zuzenketak egiten direlako. Baina hala ere ikasle asko gara irakasle bakoitzeko eta ez da denborarik egoten proiektu guztiak erakusteko, behintzat, beharrezko diren aldi guztietan. Beraz, praktikoago ikusten dut proiektuak indibidualki erakustea, nahiz eta noizbehinka salbuespenen bat egin daitekeen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario