domingo, 13 de junio de 2010

miércoles, 5 de mayo de 2010

miércoles, 10 de marzo de 2010

ZINTEKIN JOLASTEN

Muntai hauek, zinten erabilerak, mugara eramanda eman dezaketen emaitza estetikora gerturatzera lagundu digute, bai eraikinen eraketetan, eta baita fatxaden itxuran ere. Zinta ezberdinen bitartez, hutsa eta betearen arteko erlazio zuzenaren bilaketarekin batera eratutako formak izango dira.

sábado, 6 de marzo de 2010

PROPOSAMENAREN MAKETA

Alde zaharreko hutsuneak antolatzeko, audiobisualen mundua erreferentziatzat hartuta, zirkuituz baliatu gara. Zinta ezberdinek errepresantuko duten zirkuitu hoien bitartez, lotura bat lortuko da hutsune ezberdinen artean, gune osoan bateratasun bat lortuz eta hutsa eta betearen arteko jolasari hasiera emango zaio. Honek, audobisualen munduak behar duen dinamismoa emango dio guneari.





































































lunes, 8 de febrero de 2010

ARTE SAKRO MUSEOA

Proiektuaren azken emate honetarako, aurretiaz egindako lanaren analisi bat egin dugu eta horretatik habiatuz egokiak iruditu zaizkigun moldaketak eta garapenak egin ditugu.
Hala, orube osoa antolatzeko genuen asmoan mugen arazoarekin topo egin dugu, izan ere, proiektuaren orubearen muga ez dago zehaztuta, eta beraz azalera posible minimotik (aztarnen ingurua solik) azalera posible maximora (aztarnen ingurua+parkea+ibaiaren bestaldea+hiriaren zati bat...) mugatu daiteke, bakoitzaren arabera. Gure kasuan, parkearen orube zabala landu beharrean aztarnen orubearen ingurura mugatu gara.Honetarako, arte sakroa egiten zen garaiko Logroño hiriaren abstrakzio bat egin dugu.


Lehen hiri barnean arte sakroa kokatzen zen gune berean (komentua) kokatzen da gaur egun ere (museoa), lehen hiriaren muga markatzen zuen harresiaren abstrakzioa ere sortu da, hiria eta parkea mugatuko dituena eta azkenik, lehengo soro eta nekazal lurren abstrakzioaz parkea sortu da, lorategi botaniko baten gisara planteatua, gune eta funtzio ezberdinekin.
















Eraikinari dagokionez, kokatzen den orubeko beste eraikinei eta aztarnei moldatzen da, alde batera edo bestera tolestuz, planoan ikusten den bezala, beso ezberdinez osatuta dago, eta bakoitzak arte sakroaren arlo ezberdin bat hartzen du.









































Altuerekin ere jolasten da, gune bakoitzari bere garrantzia emanez batetik, eta aztarnen behatzeko atalaia gisa bestetik.









































Materialei dagokienez, egitura aldetik hormigoi armatuzko hormak erabili ditugu besoetan eta, estalkiak egiteko, baho handiak estaltzeko beharrizanagatik altzairuzko zertxak erabiltzea pentsatu dugu. Errepide eta ezpaloiaren pasorako hormigoi harmatuzko habe handiak erabili ditugu bestetik. Azkenik eraikin osoa txapa beltzez estaltzea erabaki dugu.
















Museoaren funtzionaltasuna kontuan hartuta, eta sarrera eta irteera ugari dituenez, museoa ixteko harresiaren abstrakzio elementua erabili dugu. Hala, museoa zabalik dagoen bitartean, harresiko ateak itxita mantenduko dira, eta museoa ixtean ate hauek zabalduko dira. Hau dela eta, museo orube barneko parkeak erabilera nokturnoa izango du batez ere. Horregatik, iluminazio artifiziala oso garrantzitsua izango da nahiz eta iluminazoaren kontua garatu barik utzi dugun, denbora falta dela eta. Hala eta guztiz ere, ekintza nokturnoak sustatzeko gune apropos bezala, antzoki txiki bat jarri dugu, non espektakulo ezberdinak egin daitezkeen

domingo, 7 de febrero de 2010

jueves, 17 de diciembre de 2009

ITXITURA

Itxitura egiteko, tabernetan egon ohi diren plastikozko portamenuak erabili ditugu, itxitura garden bat lortuz. Piezen eta itxituraren definizioa ondorengo argazkitan azaltzen da.