jueves, 29 de octubre de 2009
MAKETAREN FROGA
miércoles, 28 de octubre de 2009
EGITURA AZTARNEN GAINEAN
viernes, 23 de octubre de 2009
LOGROÑOKO PROPOSAMENA
Aurreko sarreran azaldu bezala, gure asmoa, hiria eta parkea, lotzea zen, baina honekin batera, hiria, gazteei hurbilduz. horretarako, ardoaren kultura, bertako kultura erabiltzea pentsatu dugu, gazteek, hurbilagotik ezagutu dezaten. horretarako alde zaharrean, ardoari erreferentzia egiten dioten elementu ezberdinak sartu ditugu eta baita ardoarekin lotutako ekintzak, eraikinak...
viernes, 16 de octubre de 2009
PIANO STAIRS
Logroñoren inguruan egin dugun lana, iragarki honen ideia berean oinarritua dago. bertako jendeari galdetuz, antzeman genuen, alde zaharraren arazoa konpontzeko bertara gazteria eraman behar zela, eta parkearen eta hiriaren arteko lotura egin behar zela. Horretarako, bideo honen ideia berdina garatu dugu, jendea erakarriko duen elementu berritzaileak sartuz. jendearen arreta deitzeko ezohiko elementu erakargarriak sartzea izan zen gure ideia.
martes, 6 de octubre de 2009
AURKEZPENA
Nire ustez, proiektuen ikasgaia, ditugun ikasgai guztien lotura eratzen duen ikasgaia da. Arkitektura ikasle gehienei, jakinmina piztea lortzen duen ikasgaia.
Horregatik, uste dut, ikasgai dinamikoa izan behar dela, gai desberdin asko jorratzen dituena. 4. mailan egotegatik, uste dut baditugula arkitekturari buruzko nozio basiko gehienak. Horregatik, pentsatzen dut ez dela gai konkretu batean arreta gehiegirik jarri behar eta ikasle bakoitzak, ikasgaia gustokoen duen arlora eraman ahal izatea interesgarria izango litzatekeela.
Zuzenketak egiteko modua, eztabaida gaia izan ohi da. Nire ustez, interesgarria da, proiektuak, klasean erakustea, guztiontzat interesgarriak diren zuzenketak egiten direlako. Baina hala ere ikasle asko gara irakasle bakoitzeko eta ez da denborarik egoten proiektu guztiak erakusteko, behintzat, beharrezko diren aldi guztietan. Beraz, praktikoago ikusten dut proiektuak indibidualki erakustea, nahiz eta noizbehinka salbuespenen bat egin daitekeen.