jueves, 17 de diciembre de 2009

ITXITURA

Itxitura egiteko, tabernetan egon ohi diren plastikozko portamenuak erabili ditugu, itxitura garden bat lortuz. Piezen eta itxituraren definizioa ondorengo argazkitan azaltzen da.



























PROIEKTUAREN IDEIAK ETA PLANOAK


STOP MOTION

Universitarios del milenio lehiaketarako, hezkuntzari buruzko bideo bat egin behar genuen, klasekide batzuk. Lacasitoen bitartez, argazkiak erabiliz, animazio bat eratzea pentsatu genuen. Bideoan, hezkuntzaren bitartez, munduko aukera desberdintasunak, zelan berdintzen diren adierazten da.

sábado, 28 de noviembre de 2009

Maketaren egitura amaitu dugu

Azkenik, egitura osoa muntatu ondoren, zuriz margotu dugu maketa. honenbestez, bukatutzat eman dugu eta ondorengoa izan da emaitza. Hemendik aurrera, egitura honentzako itxitura pentsatzea izango da gure ardura.


















jueves, 26 de noviembre de 2009

HELBURUAK
-Elementu edo estrategia berdin eta bakar batekin orube guztiak antolatzea
-Hiriaren eta parkearen arteko lotunea bilatu, bien arteko harremana sustatuz
-Aztarnak ikusteko gune egokiak eratzea


jueves, 5 de noviembre de 2009

MAKETA AURRERA DOA

Azkenean, lortu dugu material bat aukeratzea. Alanbrea erabili dugu berriro ere, baina orain, soldatu egin dugu, lotura gogorragoak lortzeko. Alanbreek eskalan behar zuten lodiera emateko, tutuz forratu ditugu. Denbora askoz material ezberdinak frogatu eta gero, azkenik, lortu dugu, gure maketarekin bat zetorren materiala.

jueves, 29 de octubre de 2009

MAKETAREN FROGA

Maketaren froga egin baino lehen, material onenaren bilaketan jardun gara, sekzio hau egiteko, alanbre lodia erabili dugu, baina azkenengo maketa, minbrez egitea pentsatuta daukagu.