sábado, 28 de noviembre de 2009

Maketaren egitura amaitu dugu

Azkenik, egitura osoa muntatu ondoren, zuriz margotu dugu maketa. honenbestez, bukatutzat eman dugu eta ondorengoa izan da emaitza. Hemendik aurrera, egitura honentzako itxitura pentsatzea izango da gure ardura.


















jueves, 26 de noviembre de 2009

HELBURUAK
-Elementu edo estrategia berdin eta bakar batekin orube guztiak antolatzea
-Hiriaren eta parkearen arteko lotunea bilatu, bien arteko harremana sustatuz
-Aztarnak ikusteko gune egokiak eratzea


jueves, 5 de noviembre de 2009

MAKETA AURRERA DOA

Azkenean, lortu dugu material bat aukeratzea. Alanbrea erabili dugu berriro ere, baina orain, soldatu egin dugu, lotura gogorragoak lortzeko. Alanbreek eskalan behar zuten lodiera emateko, tutuz forratu ditugu. Denbora askoz material ezberdinak frogatu eta gero, azkenik, lortu dugu, gure maketarekin bat zetorren materiala.

jueves, 29 de octubre de 2009

MAKETAREN FROGA

Maketaren froga egin baino lehen, material onenaren bilaketan jardun gara, sekzio hau egiteko, alanbre lodia erabili dugu, baina azkenengo maketa, minbrez egitea pentsatuta daukagu.







miércoles, 28 de octubre de 2009

EGITURA AZTARNEN GAINEAN

Aztarnen gainean proiektatu behar zen eraikina proiektatzeko, arintasunaren bila hainbat froga egin eta gero, egokiena, egitura metaliko bat erabiltzea zela erabaki genuen, hau barra askoz eratua egongo zen, eta eskeman ikusten den moduan, atzean, itzaletan geldituko ziren zutabez eutsia zegoen.


viernes, 23 de octubre de 2009

LOGROÑOKO PROPOSAMENA


Aurreko sarreran azaldu bezala, gure asmoa, hiria eta parkea, lotzea zen, baina honekin batera, hiria, gazteei hurbilduz. horretarako, ardoaren kultura, bertako kultura erabiltzea pentsatu dugu, gazteek, hurbilagotik ezagutu dezaten. horretarako alde zaharrean, ardoari erreferentzia egiten dioten elementu ezberdinak sartu ditugu eta baita ardoarekin lotutako ekintzak, eraikinak...

viernes, 16 de octubre de 2009

PIANO STAIRS

Logroñoren inguruan egin dugun lana, iragarki honen ideia berean oinarritua dago. bertako jendeari galdetuz, antzeman genuen, alde zaharraren arazoa konpontzeko bertara gazteria eraman behar zela, eta parkearen eta hiriaren arteko lotura egin behar zela. Horretarako, bideo honen ideia berdina garatu dugu, jendea erakarriko duen elementu berritzaileak sartuz. jendearen arreta deitzeko ezohiko elementu erakargarriak sartzea izan zen gure ideia.