Azkenik, egitura osoa muntatu ondoren, zuriz margotu dugu maketa. honenbestez, bukatutzat eman dugu eta ondorengoa izan da emaitza. Hemendik aurrera, egitura honentzako itxitura pentsatzea izango da gure ardura.
jueves, 26 de noviembre de 2009
HELBURUAK
-Elementu edo estrategia berdin eta bakar batekin orube guztiak antolatzea
-Hiriaren eta parkearen arteko lotunea bilatu, bien arteko harremana sustatuz
Azkenean, lortu dugu material bat aukeratzea. Alanbrea erabili dugu berriro ere, baina orain, soldatu egin dugu, lotura gogorragoak lortzeko. Alanbreek eskalan behar zuten lodiera emateko, tutuz forratu ditugu. Denbora askoz material ezberdinak frogatu eta gero, azkenik, lortu dugu, gure maketarekin bat zetorren materiala.